34 Zuk, zeure prostituzioan, beste emakumeek ez bezala jokatu zenuen; ez ziren maitaleak zure bila ibiltzen; hartu ordez, zeuk ematen zenien dirua, ohi denaren kontrakoa eginez.
35 «Jerusalem emagaldu, entzun Jaunaren hitza!
36 Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeure xarmak guztiei banatu eta zeure maitale eta idolo higuingarri horiekin guztiekin prostituzioan jarduteko zeure gorputza biluztu duzulako, eta zeure seme-alabak ere horien ohorez hil dituzulako,
37 zuregandik atsegina hartu duten maitale guztiak elkartuko ditut, zuk maitaturiko guztiak eta gorrotaturikoak ere bai; alde guztietatik bilduko ditut zure kontra, eta beraien aurrean biluzik agerraraziko zaitut, goitik behera ikus zaitzaten.
38 Adulteriogileen eta hiltzaileen zigorra emango dizut eta, zeure desleialkeriagatik haserre eta amorruz, heriotzara kondenatuko.
39 Zeure maitaleen esku utziko zaitut; zure prostituzio-lekuak suntsitu eta eraitsiko dituzte; soinekoak erantzi, bitxi zoragarriak kendu eta jantzirik gabe utziko zaituzte, larrugorrian.
40 Zure aurka xaxatuko dute jendetza: harrika emango dizute, ezpataz zeharkatuko