51 Samariak, berriz, ez zuen zure bekatuen erdirik ere egin; hark baino askoz jokabide higuingarriagoa izan duzu. Horregatik, zure aldean zuzenak ematen dute ahizpek.
52 Beraz, hartu desohorea zeure gain, ahizpek baino bekatu higuingarriagoak eginez leku onean utzi baitituzu haiek; zuzenak dirudite zure aldean. Beraz, lotsa zaitez eta hartu desohorea zeure gain, errugabeak bailiran utzi baitituzu ahizpak.
53 «Haien zoria aldatuko dut, Sodoma eta hirien zoria, Samaria eta hirien zoria (zure zoria ere aldatuko dut haiena bezala),
54 zeure desohorea har dezazun eta lotsa zaitezen egin duzun guztiaz; horrela, kontsolatu egingo dira haiek.
55 Lehengo egoerara itzuliko dira zure ahizpa Sodoma eta beraren hiriak, Samaria eta beraren hiriak (zu eta zure hiriak ere lehengo egoerara itzuliko zarete).
56 Zure harrokeri egunetan, ez al zinen gaizki-esaka ari izaten zeure ahizpa Sodomaz,
57 zure gaiztakeria agerian gelditu aurretik? Orain, edomdarren eta berauen auzoko filistearren hirien iseka-gai zara, alde guztietatik mespretxatzen zaituztelarik.