55 Lehengo egoerara itzuliko dira zure ahizpa Sodoma eta beraren hiriak, Samaria eta beraren hiriak (zu eta zure hiriak ere lehengo egoerara itzuliko zarete).
56 Zure harrokeri egunetan, ez al zinen gaizki-esaka ari izaten zeure ahizpa Sodomaz,
57 zure gaiztakeria agerian gelditu aurretik? Orain, edomdarren eta berauen auzoko filistearren hirien iseka-gai zara, alde guztietatik mespretxatzen zaituztelarik.
58 Orain, zeure jokabide zital eta higuingarriaren ondorenak jasan behar dituzu. Nik, Jaunak, esana.
59 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zuk jokatu duzun bezalaxe jokatuko dut nik ere zurekin, zina mespretxatu eta ituna hautsi baituzu.
60 Baina gazte zinenean zurekin egin nuen itunaz oroituko naiz, eta betiko ituna burutuko dut zurekin.
61 Zu zeure jokabideaz oroituko zara eta lotsatu egingo, zeure ahizpak, zaharrenak eta gazteenak, har ditzazunean; nik emango dizkizut alabatzat, baina ez zurekin dudan itunak horretara behartzen nauelako.