9 Uretan garbitu zintudan, estaltzen zintuen odola kenduz, eta olio usaintsuz lurrindu.
10 Jantzi bordatuak eman nizkizun, larru finezko oinetakoak, lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia.
11 Bitxiz apaindu zintudan: eskumuturrekoak jarri nizkizun, katea lepoan,
12 eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan.
13 Urre eta zilarrezkoak ziren zure bitxiak, liho fin eta zetazkoak zure jantzi bordatuak. Irin garbiz, eztiz eta olioz elikatzen zinen. Ezin ederrago bihurtu zinen, erregina baten pareko.
14 Nazioartera zabaldu zen zure edertasunaren ospea, erabatekoa baitzen neuk eman nizkizun apaingarriengatik. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
15 «Baina zeure edertasun eta ospeaz baliatuz, prostituzioan hasi zinen, zeure gorputza edonori eskainiz.