17 Armada handiarekin eta gudaroste askorekin etorrita ere, faraoiak ezin izango dio lagundu, babiloniarrek lubetak egin eta eraso-dorreak eraikiko dituztenean jendetza handia sarraskitzeko.
18 Zina mespretxatu du eta ituna hautsi; bere eskua eman zuen eta, gero, hutsegite hauek denak egin. Ez da onik aterako.
19 «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zigortu egingo dudala nirekiko leialtasun-zina mespretxatu eta ituna hautsi duelako.
20 Sarea botako diot gainera eta tranpan geldituko da harrapatua. Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.
21 Bere gudari-talde aukeratuenak gerran jausiko dira, eta bizirik gelditzen direnak alde guztietara sakabanatuak izango. Orduan jakingo duzue nik, Jaunak, hitz egin dudala».
22 Hau dio Jainko Jaunak:«Zedro garaiaren adaburutikhartuko dut neuk ere,kimu berri bat hartuko dutharen adar-puntatik,eta neuk landatuko dutmendi garai eta bikain batean.
23 Israelgo mendi garaianlandatuko dut;adarrak luzatuko zaizkioeta fruitua emango,zedro bikain bihurtuko da.Mota guztietako txoriekegingo dute habia bertan.