1 Esan zidan: «Gizaseme, zutitu, hitz egin behar dizut eta».
2 Hitz egin bitartean, Jaunaren espiritua sartu zen niregan eta zutitu egin ninduen, eta hitz egiten zidanari entzun nion
3 esaten: «Gizaseme, israeldarrengana bidaltzen zaitut, jende errebelde horrengana; horiek eta horien arbasoak nire aurka altxatu dira gaur arte.
4 Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.
5 Horrela, entzun ala ez, jakingo du herri errebelde horrek baduela profeta bat bere artean.
6 Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.
7 Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.