6 Zu, gizaseme, ez izan horien beldur; esaten dutena esaten dutela, ez izan beldur, nahiz eta horiek zure kontra egin eta zu arantza artean eta eskorpioi gainean eserita bezala sentitu; ez izan horiek esandakoaren beldur, ez kikildu horien aurrean, herri errebeldea baita.
7 Entzun ala ez, nire hitzak esango dizkiezu; ez ahaztu jende errebeldea dela.
8 Gizaseme, entzun esaten dizudana: ez izan errebelde, herri hori bezala; zabaldu ahoa eta jan ematen dizudana».
9 Orduan, esku bat ikusi nuen niregana luzatua, biribilduriko liburua zeukana.
10 Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.