14 Halere, ez nuen egin, baizik eta neure izenaren ohorez jokatu nuen, nire izena belztua izan ez zedin israeldarrak Egiptotik ateratzen ikusi ninduten nazioen artean.
15 Basamortuan zin eginez agindu nien ez nituela sartuko eman nien lurraldean, esnea eta eztia zerizkion eta guztietan ederrena zen lurraldean.
16 Eta hori, nire erabakiak mespretxatu zituztelako, ez zutelako nire legeen arabera jokatu eta bai nire larunbatak hautsi; izan ere, haien bihotzak idoloei atxikiak zeuden guztiz.
17 Baina errukitu egin nintzen eta ez suntsitzea erabaki; ez nituen garbitu basamortuan.
18 «Orduan, esan nien haien seme-alabei basamortuan: “Ez jokatu gurasoen legeen arabera, ez jarraitu horien ohiturei, ez kutsatu horien idoloekin.
19 Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa: jokatu nire legeen arabera, saiatu nire erabakiak betetzen.
20 Sagaratu niri larunbata: nire eta zuen arteko elkartasun-seinale da, jakin dezazuen neu naizela Jauna, zuen Jainkoa”.