31 zeuen oparigaiak eskaini dizkiezue, zeuen seme-alabak haien ohorez erre. Zeuen idolo guztiekin kutsatu zarete gaur arte, eta zuek, israeldarrok, niri kontsulta egitea onartu behar al dut? Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik ez dizuedala utziko niri kontsulta egiten.
32 «Zuen buruetan dagoena ez da inoiz gertatuko. Beste herrialdeetako nazio eta leinuak bezalako izatea nahi duzue, zurezko eta harrizko jainkoak zerbitzatuz.
33 Nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz erreinatuko dudala zuen gain.
34 Herrien artetik aterako zaituztet eta sakabanaturik zaudeteneko herrialdeetatik bilduko ahalmen handiz, esku indartsuz eta neure sumina isuriz.
35 Basamortura eramango zaituztet herrietatik aparte eta han aurrez aurre epaituko.
36 Zuen gurasoak Egipto ondoko basamortuan epaitu nituen bezala, hala egingo dut zuekin. Honela diot nik, Jainko Jaunak.
37 Neure artzain-makilapera ekarriko zaituztet eta itun-uztarrian sarraraziko.