13 Jerusalem! Kutsaturik zaude zeure likiskeriaz; garbitu nahi izan zaitut, baina ez didazu zikinkeria garbitzen utzi. Ez zara, bada, garbi geldituko nire sumina zure gain zeharo hustu arte.
14 Nik, Jaunak, hitz egin dut eta bete egingo dut, atzera egin gabe; ez naiz errukituko, ez damutuko. Zure jokabidearen eta egintza txarren arabera epaituko zaitut. Nik, Jainko Jaunak, esana».
15 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
16 «Gizaseme, zure begien pozgarri dena kenduko dizut bat-batean. Baina zuk ez egin dolu, ez hasi aieneka edo negarrez.
17 Egin negar isilean, baina ez egin ohiko dolurik; jarri buruzapia, jantzi sandaliak, ez estali aurpegia eta ez jan hileta-ogirik».
18 Goizean herriari hitz egin nion; arratsean emaztea hil zitzaidan eta, biharamunean, agindutako guztia bete nuen.
19 Esan zidan jendeak: «Ez al diguzu azaldu behar zer esan nahi duen egiten ari zarenak?»