6 Izan ere, hau diot nik,Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea,herdoildutako tupina,herdoila galtzen ez duena!Hustu ezazu zatirik zati,bakar bat ere utzi gabe.
7 Izan ere, isuri duen odolaberaren baitan dago:haitz soilaren gainean isuri dueta ez lurrera,hautsak estal ez dezan.
8 Nire sumina suspertu du;mendeku gabe gera ez dadin,haitz soilean, estali gabe,utzi dut isuri duen odola.
9 Beraz,hau diot nik, Jainko Jaunak:Ai hiri odolzalea!Su handia egingo dut nik ere.
10 Pilatu egurra erruzeta piztu sua;egosi ongi haragia,bota gozagarriak,eta desegin daitezela hezurrak.
11 Utzi txinparta gaineantupina hutsik,berotu brontzea goritu arte,ea zikinkeria urtueta herdoila joaten zaion.
12 «Baina ahalegin guztiak alferrik! Herdoil asko du eta suak ere ezin kendu.