1 Hamaikagarren urtean, hilaren batean, honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, Tirok zera esan du Jerusalemi buruz:«“Bai ederki! Errausturik dagoherrien sarleku zen hiria.Orain da nire txanda,aberastu egingo naizhori hondatua dagoen bitartean!”
3 Horregatik,hau diot nik, Jainko Jaunak:Zure aurka nator, Tiro.Nazio ugari altxaraziko dutzure kontra, itsasoak uhinakharrotzen dituen bezala.
4 Tiroren harresiakdesegingo dituzteeta dorreak eraitsiko;hautsik ere ez dut han utziko,harkaitz soila besterik ez.
5 Itsasoaren erdian geldituko da,sareak lehortzeko leku egina.Honela diot nik, Jainko Jaunak.Nazioen harrapakinbihurtuko da Tiro,