13 Zure kanta-hotsa isilaraziko dut,zure zitara-soinuaez da berriro entzungo.
14 Harkaitz soil bihurtuko zaitut,sareak lehortzeko leku,eta ez zaituzte berreraikiko.Nik, Jainko Jaunak, esana.
15 «Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz?
16 Itsas herrietako printze guztiak beren tronuetatik jaitsiko dira, beren soingainekoak kendu eta jantzi bordatuak erantziko dituzte; ikaraz beteko dira eta, lurrean eseririk, dardara egingo dute etengabe, zuregatik txundituta.
17 «Erosta kantatuko dizute:«“Nola dagoen hondatua,itsasoetako erregina,hiri ospetsua!Bera eta bertako bizilagunakindartsu ziren itsasoaneta izua sorrarazten zutenalde guztietan”.
18 Orain, eroria zaudenean,urrutiko uharteetakoakdardaratu egiten dira,itsas herriak izuturik daudezure amaieraz.
19 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Hondaturiko hiri bihurtuko zaitudanean —jenderik gabeko hiriak bezala—, itsas leizea zure aurka altxarazi eta ur handiek estaliko zaituztenean,