9 Eraso-tresnaz joko dituztezure harresiaketa pikotxez eraitsiko dorreak.
10 Zulatua izan den hirira bezalazure ateetatik erregea sartzean,haren zalditeria ugariakharroturiko hautsakestali egingo zaitu;zalditeriaren harrabotseta gurdien burrunbadazzure harresiekdardara egingo dute.
11 Bere zaldien apatxezkale guztiak zanpatuko dizkizu,bizilagunak ezpataz garbitukoeta zutabe sendoakbotako behera.
12 Aberastasunakharrapatu egingo dizkizuteeta salgaiak ostuko;harresiak eraitsieta jauregi bikainak botako behera;harriak, habeak eta hondakinak ereitsasora botako dituzte.
13 Zure kanta-hotsa isilaraziko dut,zure zitara-soinuaez da berriro entzungo.
14 Harkaitz soil bihurtuko zaitut,sareak lehortzeko leku,eta ez zaituzte berreraikiko.Nik, Jainko Jaunak, esana.
15 «Hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Tirori: Ez al dute itsas herrietakoek dardara egingo zure erorketaren burrunbaz, zaurituen intziriez eta zure jendeak jasandako sarraskiaz?