16 Aramgoek zure eskulan ugariak erosten zituzten eta trukean esmeraldak, purpurazko oihalak, bordatuak eta lihozko ehunak, koralak eta errubiak ematen zizkizuten.
17 Judak eta Israelek ere zurekin egiten zuten salerosketan, eta Minit-eko garia, artatxikia, eztia, olioa eta erretxina usaintsua ematen zizkizuten ordainetan.
18 Damaskokoek ere produktu asko, mota guztietako ondasunak, erosten zizkizuten, eta Helbongo ardoz eta Tzahar-eko artilez ordaintzen zizuten.
19 Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.
20 Dedangoek zaldi gainean ibiltzeko tresnak salerosten zizkizuten.
21 Arabiakoek eta Kedarko printze guztiek zurekin egiten zituzten tratuak, arkume, ahari eta akerrak salerosiz.
22 Saba eta Raemako merkatariak ere bezero zenituen, trukean lurrinik onenak, mota guztietako harribitxiak eta urrea emanez.