15 Portaera akats gabea izan zenuen sortu zintuzten egunetik, maltzurkeriaz jokatzen hasi zinen arte.
16 Zeure merkataritza oparoagatik, indarkeriaz bete eta bekatu egin zenuen. Horregatik, zeure postutik kendu eta bota egin zintudan menditik, eta kerubin babesle zinen hori ikatz gorien artetik kendu.
17 Zeure edertasunak harropuztu egin zintuen, zeure distirak burua nahastu. Horregatik bota zaitut lurrera, eta erregeen aurrean barregarri utzi.
18 Erru asko eta bidegabeko merkataritzaz profanatu duzu zeure santutegia. Zeure baitatik sua sorrarazi dut eta irentsi egin zaitu; errauts bihurtu zaitut, guztien begi aurrean.
19 Ezagutzen zintuzten herri guztiak txunditurik daude, beldurgarria baita zure patua: zureak egin du betiko!»
20 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
21 «Gizaseme, itzuli Sidon aldera eta hitz egin nire izenean haren kontra.