6 «Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Zeure burua jainkoen pareko egin duzulako,
7 atzerriko jenderik ankerrena etorraraziko dut zure kontra; zure jakinduria bikainaren emaitzak desegingo dituzte ezpataz, eta zure ospe distiratsua belztuko.
8 Hildakoen tokira jaitsaraziko zaituzte, heriotza bortitzez hilko zara itsas erdian.
9 Zeure hiltzaileen eskumendean, jarraituko ote duzu jainko zarela esaten, zuk, gizaki huts zaren horrek?
10 Sinesgabeei dagokien heriotza lotsagarria izango duzu atzerritarren eskutik. Nik, Jainko Jaunak, esana».
11 Honela mintzatu zitzaidan Jainko Jauna:
12 «Gizaseme, kanta eresia Tiroko erregeari eta adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Bikaintasunaren eredu zinen, jakinduriaz eta edertasun paregabez jantzia;