2 «Gizaseme, zuzendu faraoiagana, Egiptoko erregeagana, eta hitz egin nire izenean beraren eta Egipto osoaren kontra.
3 Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua:«Zure aurka nator, faraoi,Egiptoko errege, Niloren erdianzauden krokodilotzarra,“Neurea dut Nilo ibaia,neuk egina da eta”, diozuna.
4 Kakoak jarriko dizkizut muturretan,Niloko arrainakzure ezkatetan erantsaraziko ditut;ibaiaren erditik kanporaaterako zaitut,Niloko arrain guztiakezkatetan erantsiak dituzula.
5 Basamortura jaurtiko zaitutNiloko arrain guztiekin;han geldituko zara lur gainean,inork ez zaitu jasoko hilobiratzeko;basapiztien eta hegazti harraparienjanari bihurtuko zaitut;
6 horrela jakingo duteEgiptoko bizilagun guztiekni naizela Jauna,kanabera bezain euskarri ahulaizan baitzara Israel herriarentzat;
7 eskuetan hartzean, apurtueta eskuzabala zulatzen zenien;zure gainean jartzen zirenean, hautsieta erorarazi egiten zenituen.
8 «Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.