5 Basamortura jaurtiko zaitutNiloko arrain guztiekin;han geldituko zara lur gainean,inork ez zaitu jasoko hilobiratzeko;basapiztien eta hegazti harraparienjanari bihurtuko zaitut;
6 horrela jakingo duteEgiptoko bizilagun guztiekni naizela Jauna,kanabera bezain euskarri ahulaizan baitzara Israel herriarentzat;
7 eskuetan hartzean, apurtueta eskuzabala zulatzen zenien;zure gainean jartzen zirenean, hautsieta erorarazi egiten zenituen.
8 «Beraz, honela diot nik, Jainko Jaunak: Nik sorraraziko dut gerra zure kontra, eta gizakiak eta abereak erauziko ditu.
9 Egipto hondamendi eta basamortu bihurtuko da, eta orduan jakingo dute ni naizela Jauna. “Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da-eta” esan duzulako,
10 zure kontra eta Niloren kontra nator. Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut Egipto, Migdoletik Asuaneraino eta Etiopiako mugaraino.
11 Ez da gizakirik, ez abererik handik igaroko, inor ez da han berrogei urtez biziko.