10 Gizaseme, entzun arretaz esaten dizudan guztia eta sartu buruan.
11 Zoaz, joan erbestean dauden zeure herritarrengana eta hitz egiezu; beraiek entzun ala ez, nire, Jainko Jaun honen, mezua adieraziko diezu».
12 Orduan, Jaunaren espirituak gora jaso ninduen eta burrunbada handia entzun nuen atzean, lurrikara batena bezalakoa, Jaunaren aintza bere lekutik altxatzean;
13 lurrikararen antzeko burrunba hura izakiek hegoez elkar ukitzean ateratzen zuten hotsa zen eta aldi berean gurpilen zarata.
14 Espirituak gora jaso eta eraman egin ninduen; garrazturik eta barneminduta joan nintzen; zeharo jabetu zen nitaz Jaunaren indarra.
15 Tel-Avivera iritsi nintzen, Kebar ibai ondoan bizi ziren erbesteratuengana, eta zazpi egun eman nituen haien artean, zeharo lur jota.
16 Zazpi egunen buruan, honela mintzatu zitzaidan Jauna: