18 Gaiztoren batek hil egin behar duela esaten badut, eta bere jokabide txarretik aldendu eta bizirik jarrai dezan zuk ez baduzu gaiztoa ohartarazten, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.
19 Aitzitik, zuk gaiztoa ohartarazi eta ez bada gaiztakeriatik eta jokabide txarretik aldentzen, hil egingo da bere erruarengatik, baina zuk onik aterako duzu zeure bizia.
20 Zintzoari, zuzentasunetik aldendu eta bidegabekeria egiten badu, estropezu eragingo diot eta hil egingo da; ohartarazi ez duzunez, hil egingo da bere erruarengatik eta ez diot aurreko jokabide zuzena kontuan hartuko; baina zuri eskatuko dizut haren heriotzaren kontu.
21 Aitzitik, bekatu egin ez dezan zintzoa ohartarazten baduzu, eta benetan ez badu egiten, bizirik jarraituko du ohartarazi duzulako, eta zeuk ere onik aterako duzu bizia».
22 Orduan, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz eta esan zidan: «Altxa, irten haranera eta han hitz egingo dizut».
23 Altxatu eta haranerantz irten nintzen; eta hantxe zegoen Jaunaren aintza, Kebar ibai ondoan ikusia nuena bera. Ahuspez erori nintzen;
24 baina Jaunaren espirituak niregana sartu eta zutitu egin ninduen; orduan, esan zidan Jaunak: «Gelditu zeure etxean itxita.