4 Esan zidan: «Gizaseme, zoaz Israel herriarengana eta adierazi nire hitzak.
5 Ez zoaz mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herri batengana, Israel herriarengana baizik.
6 Mintzaira ilun eta hizkuntza ulergaitzeko herriengana bidaliko bazintut, jaramon egingo lizukete.
7 Baina Israel herriak ez dizu jaramonik egingo, ez baitit niri jaramon egin nahi izan. Izan ere, Israel herri osoa da burugogor eta setatsu.
8 Eta horiek bezain burugogor eta tematsu bihurtuko zaitut.
9 Diamantea bezain gogor bihurtuko zaitut, harkaitzak baino gogorrago; ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.
10 Gizaseme, entzun arretaz esaten dizudan guztia eta sartu buruan.