8 Egiptori su eman eta laguntzaile guztiak desegingo ditudanean jakingo dute ni naizela Jauna.
9 Egun hartan, mezulariak bidaliko ditut itsasontziz, lasai dagoen Etiopia izutzeko, eta beldurrez dardara egingo du, Egipto zigortuko dudan egunean. Hurbil da egun hori!
10 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Babiloniako erregeNabukodonosorren bitartezamaiaraziko dutEgiptoren harropuzkeria.
11 Erregea eta bere armada,munduko ankerrenak,etorriko dira herrialdea hondatzera.Egiptoren kontra egingo dute gerra,hildakoz beteko herrialdea.
12 Lehortu egingo dut Nilo ibaia,jende maltzurrarisalduko diot herrialdea:hondatu egingo dutherrialdea eta bertako guztiaarrotzen bidez.Nik, Jaunak, esana.
13 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Idoloak desegingo ditut,Menfiseko sasijainkoakamaiaraziko;ez da Egipton gobernaririk geldituko,beldurra zabalduko dut bertan.
14 Hondamendi bihurtuko dut Patros,su emango Tanis hiriarieta Tebasen aurkakoepaia beteko.