19 «Besteak baino hobea ote zara, bada? Etzan zu ere hilobian fedegabeekin,
20 gerran hildakoekin batera. Prest dago ezpata, atera dute Egiptoren eta bertako jendearen aurka.
21 Hildakoen Egoitzan, heroirik adoretsuenek esango dute: “Jaitsi da Egipto bere aliatuekin eta hemen dautza sinesgabe horiek, gerran hilak”.
22 «Han datza Asiriako erregea, bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak.
23 Hildakoen tokiko barrunbeetan daude asiriarren hilobiak, erregearenaren inguruan; gerran eroriak dira denak, bizidunen artean izu-ikara ezartzen zutenak.
24 «Han datza Elamgo erregea bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak. Sinesgabe horiek, bizien artean izu-ikara ezartzen zutenak, lur azpiko mundura jaitsi dira, desohorez beterik, hildakoekin elkartzera.
25 Elamgo erregea gerran hildakoen artean datza, bere gerlarien hilobiez inguratua. Gerran hilak dira sinesgabe horiek guztiak. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean; denak desohorez beterik dautza hildako guztiekin batera, gerran hildakoen artean.