20 gerran hildakoekin batera. Prest dago ezpata, atera dute Egiptoren eta bertako jendearen aurka.
21 Hildakoen Egoitzan, heroirik adoretsuenek esango dute: “Jaitsi da Egipto bere aliatuekin eta hemen dautza sinesgabe horiek, gerran hilak”.
22 «Han datza Asiriako erregea, bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak.
23 Hildakoen tokiko barrunbeetan daude asiriarren hilobiak, erregearenaren inguruan; gerran eroriak dira denak, bizidunen artean izu-ikara ezartzen zutenak.
24 «Han datza Elamgo erregea bere gerlari guztien hilobiez inguratua; gerran hilak dira denak. Sinesgabe horiek, bizien artean izu-ikara ezartzen zutenak, lur azpiko mundura jaitsi dira, desohorez beterik, hildakoekin elkartzera.
25 Elamgo erregea gerran hildakoen artean datza, bere gerlarien hilobiez inguratua. Gerran hilak dira sinesgabe horiek guztiak. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean; denak desohorez beterik dautza hildako guztiekin batera, gerran hildakoen artean.
26 «Han dautza Mexek eta Tubalgo erregeak ere, beren gerlari guztien hilobiez inguratuak; gerran hilak dira sinesgabe horiek. Izu-ikara ezartzen zuten bizidunen artean.