22 Iheslaria iritsi aurreko arratsean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz; eta goizean, gizon hura iristean, ahoa zabaldu zitzaidan eta ez nuen mutu jarraitu.
23 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
24 «Gizaseme, Israelen hirietako hondakinen artean bizi direnek esaten dute: “Abrahamek, bakarra izanik, lurraldearen jabetza izan bazuen, are gehiago guk, hain ugari izanik”.
25 Beraz, adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zuek haragia odolarekin jaten duzue, idoloetan uste ona jarri eta hilketak egiten dituzue. Nola nahi duzue, bada, lurralde honen jabetza izan?
26 Armen indarkeria-zale zarete, egintza higuingarriak egin eta lagun hurkoaren emaztea desohoratzen duzue. Nola nahi duzue, bada, lurralde honen jabetza izan?
27 Adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zin dagit neure biziarengatik: Hirietako hondakinen artean bizi direnak gerran hilko dira; landan daudenak basapiztien janari bihurtuko ditut, eta harkaitz eta koba-zuloetan daudenak izurriz hilko dira.
28 Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut herrialdea, beraren indar harroa desegingo; Israelgo mendiak hondamendi bihurtuko ditut, eta ez da handik inor igaroko.