19 Neure suminaren suminez zin dagit lurrikara handia izango dela Israelen.
20 Itsasoko arrain, zeruko hegazti, basapiztia, narrasti eta munduko gizaki guztiek dardara egingo dute nire aurrean. Mendiak erori egingo dira, harkaitz-labarrak amildu eta harresi guztiek lur joko.
21 Gerra sorraraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute.
22 Izurriz eta heriotzaz zigortuko dut. Haren, gudarostearen eta lagun izango dituen herri askoren gain euri-jasa isuraraziko dut, kazkabar, su eta sufrez.
23 Jainko handi eta santua naizela agertuko dut eta nazio askok aitortuko naute. Orduan jakingo dute ni naizela Jauna.