4 Itzularazi egingo zaitut, muturretakoa ipini eta zeure gudaroste osoarekin irtenaraziko zaitut: zaldi eta dotore jantzitako zaldizkoekin, babeskiz eta bular-oskolez hornituriko gudaroste handiarekin, denak ezpata eskuetan dutela.
5 Pertsia, Etiopia eta Put herrialdeetako jendea ere haiekin da, denak babeskiz eta buru-oskolez hornituak;
6 baita Gomer-ko eta iparraldeko muturreko Bet-Togarmako gudari-taldeak ere: gudaroste kontaezinak dira zurekin.
7 Presta zaitez, presta zeu eta inguruan duzun gudarostea, eduki ezazu erne.
8 «Urte askoren buruan, kontuak eskatuko dizkizuete. Garai hartan, Israel herrialdera etorriko zara, gerran suntsitua izan ondoren, berriztaturik egongo den herrialdera; berau herri askotan sakabanaturik egon ondoren, luzaroan hondaturik izandako Israelgo mendietan egongo da bilduta. Beste nazioetatik aske, herritar guztiak seguru biziko dira han.
9 Baina zuk, zeure gudaroste eta herri aliatu askorekin, ekaitzak bezala egingo diozu eraso, lurraldea estaltzen duen hodei beltza bezala sartuko zara han».
10 Hau diot nik, Jainko Jaunak: «Egun hartan egitasmo maltzurrak bururatuko zaizkizu.