1 Esan zidan Jaunak: «Gizaseme, hartu adreilu bat eta jarri zeure aurrean; marraztu gainean hiri bat, Jerusalem.
2 Setia ezazu hiria: jarri eraso-dorreak beraren aurka, egin lubetak, ezarri guda-kanpalekuak eta jarri eraso-tresnak inguru guztian.
3 Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean; finkatu zeure begiak hirian: setiaturik gelditu da. Hau seinale izango da Israel herriarentzat.
4-5 «Gero, etzan ezkerraldera eta hartu zeure gainean Israel herriaren errua. Hirurehun eta laurogeita hamar egunez egongo zara horrela etzanda, israeldarren errua zeure gain hartuz: egun bat israeldarren bekatu-urte bakoitzeko.
6 Egun horiek amaitzean, bigarren aldian eskuinaldera etzan eta Juda herriaren errua hartuko duzu zeure gain berrogei egunez, urte bakoitzeko egun bat.
7 Finkatu zeure begiak Jerusalem setiatuaren gain eta, besoa altxaturik, hitz egin nire izenean beraren aurka.