10 Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan.
11 Ura ere neurtua edango duzu, litro bat, ordu jakinetan.
12 Garagar-taloaren antzeko opilak egin eta jendaurrean giza gorotzaren gainean erreko dituzu».
13 Eta erantsi zuen Jaunak: «Sakabanatuko ditudan nazioen artean, israeldarrek janari kutsatua jan beharko dutela esan nahi du horrek».
14 Esan nion: «Jainko Jauna, ni ez naiz sekula kutsatu; haurtzarotik gaur arte sekula ez dut abere akabatu edo sarraskiturik jan, eta ez da inoiz nire ahoan haragi kutsaturik sartu».
15 Hark erantzun zidan: «Ederki, giza gorotzaren gainean egin ordez, zeure ogia behi-gorotzaren gainean prestatzeko baimena ematen dizut».
16 Eta erantsi zidan: «Gizaseme, ogi-hornidura kenduko diot Jerusalemi; mugatua eta larri jango dute ogia, ura ere neurtua eta ikaraz edango.