1 Ekialdera dagoen aterantz eraman ninduen gizonak.
2 Eta Israelen Jainkoaren aintza ikusi nuen ekialdetik etortzen, ur handiena bezalako burrunbaz; haren aintzaren distirak lurra argitzen zuen.
3 Ikuskari hura Jerusalem suntsitzera etorri zenean izan nuena bezalakoa zen, Kebar ibaiaren ondoan izana bezalakoa. Orduan, ahuspez erori nintzen.
4 Jaunaren aintza tenplura sartu zen ekialdeko atetik.
5 Jainkoaren espirituak gora jaso eta barneko atarira eraman ninduen: Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuen.
6 Artean gizona nire ondoan zegoela, norbaitek tenplu barrutik hitz egiten zidala ohartu nintzen.