3 Ikuskari hura Jerusalem suntsitzera etorri zenean izan nuena bezalakoa zen, Kebar ibaiaren ondoan izana bezalakoa. Orduan, ahuspez erori nintzen.
4 Jaunaren aintza tenplura sartu zen ekialdeko atetik.
5 Jainkoaren espirituak gora jaso eta barneko atarira eraman ninduen: Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuen.
6 Artean gizona nire ondoan zegoela, norbaitek tenplu barrutik hitz egiten zidala ohartu nintzen.
7 Esan zidan: «Gizaseme, nire tronuaren lekua da hau, oinak jartzen ditudan lekua; hemen biziko naiz israeldarren erdian betiko. Ez herriak, ez erregeek, ez dute berriro nire izena desohoratuko, idolatria eginez edo beren erregeen gorpuak hemen hilobiratuz.
8 Erregeen jauregia atez ate zegoen nire tenpluaren kontra, haien eta nire artean horma bat besterik ez zegoelarik; horrela, nire izen santua desohoratu zuten beren egintza higuingarrien bidez, eta suntsitu egin nituen neure haserre-suminaz.
9 Baina orain, ez dute israeldarrek idolatria gehiago egingo eta beren erregeen gorpuak urrundu egingo dituzte niregandik, eta ni berorien artean biziko naiz betiko.