7 Printzearentzat ere bereiziko da zati bat, eremu sakratu eta hiri-barrutiaren bi aldeetara: mendebaldetik Mediterraneo itsasoraino hedatuko da, eta ekialdetik Israelgo ekialdeko mugaraino. Guztira, leinu bakoitzaren lurraldearen luzera berbera izango du.
8 Printzeak hori izango du bere jabetza Israelen. Horrela, nire printzeek ez dute herria gehiago zapalduko, eta Israelgo leinuei utziko diete gainerako lurraldea.
9 «Hau diot nik, Jainko Jaunak:Aski da, Israelgo printzeok!Bazter itzazueindarkeria eta lapurreta,jokatu zuzenbidez eta justiziaz,ez zurrupatunire herriaren ondasunak.Nik, Jainko Jaunak, esana.
10 «Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.
11 Solidoak neurtzeko efa-k eta likidoak neurtzeko bat-ak edukiera bera izan behar dute, oinarrizko neurria izango den homer baten hamarrena.
12 Zilarrezko siklo batek hogei gera balioko ditu. Bost siklo beti bost siklo izango dira; hamar siklo beti hamar, eta berrogeita hamar siklok mina bat balioko dute.
13 «Hona printzearentzat egin beharreko ekarpenak: hartuko duzuen gari eta garagarretik hirurogeiko bat,