19 «Gero, atearen ondoko sarreratik, iparralderantz dauden apaizen gela sakratuetara eraman ninduen gizonak. Barren-barrenean mendebaldera zegoen leku bat erakutsiz,
20 esan zidan: “Hor egosiko dute apaizek barkamen- eta ordain-oparietako abereen haragia, baita erreko ere labore-oparia. Horrela, ez dute ezer kanpoko atarira eraman beharko; bestela, oparigai sakratuez herria sagaratuko bailukete”».
21 Ondoren, kanpoko atarira eraman eta hango lau kantoien aurretik pasarazi ninduen: kantoi bakoitzean patio txiki bat zegoen.
22 Lau patio txiki haiek neurri berekoak ziren: hogei metro luze eta hamabost zabal.
23 Hormaz inguratuak zeuden laurak, eta horma-barrenean labeak zeuden inguru guztian.
24 Esan zidan gizonak: «Tenpluko zerbitzariek sutegi horietan egosiko dute herriak oparitan eskainitako abereen haragia».