2 Printzea atalondora sartuko da kanpoko ataritik eta ate-muntagaren kontra geldituko. Apaizek printzearen erre-oparia eta elkartasun-opariak eskainiko dituzte; gero, printzea atalasean ahuspeztu eta irten egingo da, baina atea ez da arratsa arte itxiko.
3 Larunbat eta ilberri-egunetan, jendea sarrera honetara etorriko da nire, Jaun honen, aurrean ahuspeztera.
4 Larunbatetan, printzeak sei arkume akats gabe eta ahari akats gabe bat eskainiko dizkit erre-oparitzat.
5 Ahariagatik berrogei kilo irin aurkeztuko ditu labore-oparitzat, eta arkumeengatik berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
6 Ilberri-egunetan zezen bat, sei arkume eta ahari bat, denak akats gabeak, eskainiko dizkit.
7 Baita zezenagatik berrogei kilo irineko labore-oparia ere, eta beste horrenbeste ahari bakoitzeko; arkumeengatik, berriz, berak nahi beste. Gainera, sei litro olio berrogei kilo irineko.
8 Printzea sarrerako atalondotik sartu/irtengo da beti.