3 Ekialderantz egin zuen gizonak, eta eskuan zeukan kordeltxoaz bostehun metro neurtu zituen. Gero, uretatik pasarazi ninduen: orkatilaraino iristen zitzaidan.
4 Beste bostehun metro neurtu eta berriro uretatik pasarazi ninduen: belauneraino iristen zitzaidan. Beste bostehun metro neurtu eta berriro pasarazi ninduen: gerriraino iristen zitzaidan.
5 Beste bostehun metro neurtu zituen: pasaezineko erreka zen, hain baitziren handiak urak; erreka hura ezin nuen igerian baizik pasatu.
6 Esan zidan: «Ikusi al duzu, gizaseme?» Orduan, erreka-ertzetik itzularazi ninduen.
7 Itzultzean, errekaren alde bietan zuhaitz asko zegoela ohartu nintzen.
8 Esan zidan gizonak: «Ur hauek ekialdera doaz, Araba haraneraino jaisten dira eta Itsaso Hilean amaitzen. Itsasoratzean, hango ur ustelak ondu egingo dituzte.
9 Erreka helduko den edonon, mota guztietako piztiak biziko dira eta arrain asko izango; itsasoko urak on bihurtuko dira, eta bizia sortuko du doan leku guztietan.