15 «Gainerako zatia, bi kilometro eta erdi zabal eta hamabi kilometro eta erdi luze, alde profanoa izango da, hiritarren bizileku eta abereen bazkaleku. Erdian hiria kokatuko da:
16 alde bakoitzetik bi mila berrehun eta berrogeita hamar metro dituen karratua izango da.
17 Hiriaren lau aldeetan ehun eta hogeita bost metro zabaleko hiri-lurrak izango dira.
18 Eremu sakratuaren ondoan, bost kilometro luzeko bi zati geldituko dira: bata hiriaren ekialdean, eta bestea mendebaldean. Zati horietako emaitzez, hirian lan egiten dutenak mantenduko dira.
19 Edozein leinutako israeldarrak etor daitezke hirira lanera.
20 Oro har, Jaunarentzat eta hiriarentzat bereiziriko zatia karratua izango da, hamabi kilometro eta erdi alde bakoitzetik.
21 Gainerakoa printzearentzat izango da. Hari dagokiona, eremu sakratu eta hiri-barruti izateko bereizitakoaren alde bietan egongo da: batetik, hamabi kilometro eta erdiko zati horren mugetatik ekialdeko mugaraino, eta, bestetik, Mediterraneo itsasoraino. Printzeari dagokion zati honen erdian egongo dira Jaunari sagaraturiko zatia eta santutegia,