30-31 «Jerusalemgo hiriak hamabi ate izango ditu, eta bakoitzak Israelgo leinu baten izena izango du. Iparraldeko harresiak, bi kilometro eta laurden luze, hiru ate izango ditu: Ruben, Juda eta Lebirenak.
32 Ekialdeko harresiak ere, beste bi kilometro eta laurden luze, beste hiru ate izango ditu: Jose, Benjamin eta Danenak.
33 Hegoaldeko harresiak, luzera berekoak, beste hiru ate: Simeon, Isakar eta Zabulonenak.
34 Azkenik, mendebaldeko harresiak ere luzera bera eta beste hiru ate izango ditu: Gad, Axer eta Neftalirenak.
35 Hiriaren perimetroa bederatzi kilometrokoa izango da.«Aurrerantzean, “Jauna bertan dago” deituko da hiria».