9 Jaunarentzat bereiziko den zatia hamabi kilometro eta erdi izango da luze, eta hamar zabal.
10 Eremu sakratu honetatik zati bat apaizentzako izango da: ekialdetik mendebaldera hamabi kilometro eta erdi izango da luze, eta bost kilometro zabal iparraldetik hegoaldera. Erdian nire santutegia egongo da.
11 Eremu hau apaiz sagaratuentzat, Tzadoken ondorengoentzat, izango da, zintzo bete baitzuten Jaunaren zerbitzua eta, lebitarrek ez bezala, ez zuten Jainkoa baztertu, israeldarrak harengandik aldendu zirenean.
12 Horregatik, Jaunarentzako bereizitako eremu guztiz sakratuaren zati bat dagokie, lebitarrenaren ondoan.
13 Lebitarren zatia apaizena bezalakoa izango da, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal.
14 Lurralde osoko alderdirik onena den horretan ezin izango da lurzatirik trukatu, ez saldu, ez laga, Jaunari sagaratua baita.
15 «Gainerako zatia, bi kilometro eta erdi zabal eta hamabi kilometro eta erdi luze, alde profanoa izango da, hiritarren bizileku eta abereen bazkaleku. Erdian hiria kokatuko da: