13 Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz; orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.
14 Hondamendi egina utziko zaitut eta iseka-gai bihurtuko inguruko nazioentzat eta bertatik igaroko diren guztientzat.
15 Iseka-gai eta mespretxagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat, zigor gupidagabea ezarriz zure kontra haserre-suminez epaia betearaziko dudanean. Nik, Jaunak, esan dut.
16 «Gosearen gezi hilgarriak bota eta suntsitu egingo zaituztet; gosea areagotuko dizuet, ogi-hornidura guztia kenduz.
17 Gosea bidaliko dut zuen aurka, eta seme-alabarik gabe utziko zaituzteten basapiztiak; izurria eta hilketak izango dituzue, eta gerra sorraraziko dut zuen aurka. Nik, Jaunak, esana».