4 eta pixka honetatik beste pixka bat hartu, sutara bota eta erre egingo duzu: Israel herri osoa erreko duen sua irtengo da hortik».
5 Hau dio Jainko Jaunak: «Hona hemen Jerusalem! Nazioen erdian jarria nuen nik, eta herrialdez inguratua.
6 Baina nire erabakien eta legeen kontra altxatu da, inguruko nazio eta herrialdeek baino gaiztakeria handiagoak eginez. Nire erabakiak mespretxatu ditu eta ez du nire legeen arabera jokatu.
7 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Inguruko herriak baino ere errebeldeago izan zarete, ez duzue nire legeen arabera jokatu, ezta nire erabakiak bete ere; inguruko nazioen ohiturei ere ez diezue jarraitu.
8 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean;
9 eta zure jokabide higuingarriagatik, sekula egin ez dudana eta berriro inoiz egingo ez dudana egingo dut zure kontra:
10 gurasoek seme-alabak irentsiko dituzte zure baitan, eta seme-alabek gurasoak; nik betearaziko dut epaia zure kontra eta haize guztietara sakabanatuko bizirik gelditzen direnak.