8 Horregatik, hau diot nik, Jainko Jaunak: Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean;
9 eta zure jokabide higuingarriagatik, sekula egin ez dudana eta berriro inoiz egingo ez dudana egingo dut zure kontra:
10 gurasoek seme-alabak irentsiko dituzte zure baitan, eta seme-alabek gurasoak; nik betearaziko dut epaia zure kontra eta haize guztietara sakabanatuko bizirik gelditzen direnak.
11 «Horregatik, nik, Jainko Jaunak, zin dagit neure biziarengatik, zeure idolatria eta jokaera higuingarriaz nire santutegia kutsatu duzulako, nik ere baztertu egingo zaitudala; ez dizut batere errukirik izango, ezta barkatuko ere.
12 Jerusalemdarron heren bat izurriz hilko da edo goseak akabatuko du hirian; beste heren bat gerran eroriko da hiri inguruan, eta azken herena haize guztietara sakabanatuko dut eta ezpataz pertsegituko.
13 Neure sumina azkeneraino hustuko dut beraien aurka eta mendekatu egingo naiz; orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.
14 Hondamendi egina utziko zaitut eta iseka-gai bihurtuko inguruko nazioentzat eta bertatik igaroko diren guztientzat.