1 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
2 «Gizaseme, hau diotsot nik, Jainko Jaunak, Israel herriari: Amaiera! Badator amaiera herrialde honetako lau bazterretaraino.
3 Zuretzat ere amaiera da orain: neure haserrea isuriko dut zure kontra, zeure jokabidearen arabera epaituko zaitut eta egintza higuingarri guztien kontu eskatuko.
4 Ez dizut errukirik izango, ezta barkatuko ere, zeure jokabideak merezitako ordaina emango dizut, eta zeure egintza higuingarrien ondorioak jasan beharko dituzu; orduan jakingo duzu ni naizela Jauna.
5 «Hau diot nik, Jainko Jaunak: Zoritxarra zoritxarraren gain! Badator zoritxarra!