1 Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.
2 Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.
3 Eta Jainkoak esan zuen: «Izan bedi argia».Eta izan zen argia.
4 Ikusi zuen Jainkoak argia ona zela eta bereizi egin zuen ilunpeetatik:
5 argiari «egun» eman zion izen eta ilunpeei «gau». Honela, lehen eguna burutu zen.
6 Jainkoak esan zuen: «Izan bedi sabaia uren artean, goiko eta beheko urak bereiz ditzan».Eta hala izan zen.
7 Jainkoak sabaia egin zuen eta sabai azpiko urak sabai gainekoetatik bereizi zituen.