Hasiera 16 EABD

Sarai eta Agar. Ismaelen jaiotza

1 Saraik, Abramen emazteak, ez zion semerik ematen. Bazuen, ordea, Agar izeneko mirabe egiptoarra,

2 eta Saraik esan zion Abrami: «Begira, Jaunak agor egin nau. Elkar zaitez, bada, nire mirabearekin. Beharbada, izango dut semerik haren bitartez».Abramek onartu egin zuen Sarairen proposamena,

3 eta Saraik Agar mirabe egiptoarra eman zion bere senarrari emaztetzat. Hamar urte zeramatzaten bizitzen Kanaanen.

4 Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen. Horretaz ohartzean, etxekoandreari mespretxuz begiratzen hasi zen Agar.

5 Orduan, Saraik esan zion Abrami:—Zeu zara mespretxu horren erantzule. Neuk eman nizun besoetara mirabea. Baina haurdun dagoela ohartu deneko, gutxietsi egiten nau. Jaunak erabaki beza nork duen arrazoi gu bion artean.

6 Abramek esan zion:—Zeure esku duzu mirabea. Egiozu hobekien deritzozuna.Saraik gaizki hartu zuen Agar, eta honek ihes egin zuen.

7 Jaunaren aingeruak basamortuan, Xur bidean dagoen iturri ondoan, aurkitu zuen

8 eta honela mintzatu zitzaion:—Agar, Sarairen mirabe hori, nondik zatoz eta nora zoaz?—Sarai neure etxekoandreagandik nator ihesi —erantzun zion Agarrek.

9 Jaunaren aingeruak esan zion:—Itzuli zeure etxekoandreagana, eta izan zakizkio menpeko.

10 Eta berriro Jaunaren aingeruak:—Kontaezin hainbatugalduko ditut zure ondorengoak.

11 Haurdun zaudeeta semea izango duzu,eta Ismael ezarriko diozu izen,entzun baitizu Jaunakzeure atsekabean.

12 Basastoa bezalakoa izango da,denen aurka borrokatuko da,eta denak izango ditu aurka.Anaia guztiengandik apartebiziko da.

13 Agarrek «Zeu zara ikusi nauzun Jainkoa» eman zion izen mintzatu zitzaion Jainkoari, hau baitzioen: «Ez dut, bada, ni ikusi nauena bera ikusi?»

14 Horregatik, Kadex eta Bered artean dagoen ur-putzuari Lahai-Roi deritza, hau da, «Bizi denak ikusi nau».

15 Gerora, semea eman zion Agarrek Abrami, eta honek Ismael ezarri zion izena.

16 Laurogeita sei urte zituen Abramek, Agarrek Ismael sortu zionean.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50