Hasiera 10 EABD

Munduko herriak

1 Hauek dira Sem, Kam eta Jafeten, Noeren semeen, ondorengoak, uholde ostean izan zituztenak.

2 Jafeten semeak Gomer, Magog, Madai, Jaban, Tubal, Mexek eta Tiras izan ziren.

3 Gomerren semeak, Axkenaz, Rifat eta Togarma.

4 Jabanen semeak, Elixa, Tarsis, kitiarrak eta rodatarrak.

5 Hauek uharte eta itsas hegira hedatu ziren.Horiek izan ziren Jafeten ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

6 Kamen semeak Kux, Mitzraim, Put eta Kanaan izan ziren.

7 Kuxen semeak, Seba, Habila, Sabta, Raema eta Sabteka.Raemaren semeak, Saba eta Dedan.

8 Kuxek Nimrod izan zuen. Hau izan zen lehenengo gizon boteretsua munduan;

9 ehiztari aparta izan zen, eta hortik dator esaera: «Nimrod adinako ehiztari aparta».

10 Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear lurraldean.

11 Hemen du Axurrek bere jatorria. Axurrek hiri hauek eraiki zituen: Ninive, Rehobot-Ir, Kala

12 —hiri handia— eta Resen, Ninive eta Kala artean.

13 Mitzraimen semeak, ludtarrak, anamdarrak, lehabtarrak, naftuharrak,

14 patrostarrak, kasluharrak eta kaftortarrak; azken hauengandik datoz filistearrak.

15 Kanaanek Sidon, lehen-semea, eta Het izan zituen.

16 Kanaanengandik datoz besteok ere: jebustarrak, amortarrak, girgaxtarrak,

17 hibiarrak, arkitarrak, sindarrak,

18 arbadtarrak, tzemartarrak eta hamatarrak; gerora, barreiatu egin ziren kanaandar jatorrikoak.

19 Kanaandarren lurraldea Sidondik Gazaraino hedatzen zen Gerar aldetik; eta Sodoma, Gomorra, Adma eta Tzeboim aldetik Laxaraino.

20 Horiek izan ziren Kamen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

21 Semek ere, hebrear guztien aita eta Jafeten anaia nagusienak, izan zituen semeak:

22 Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram.

23 Aramen semeak Utz, Hul, Geter eta Max izan ziren.

24 Arpakxadek Xelah sortu zuen, eta Xelahek Eber.

25 Eberrek bi seme izan zituen: batak Peleg, hau da, «Zatiketa», zuen izena, bere garaian zatitu baitzen mundua; anaiak, berriz, Joktan.

26 Joktanen semeak Almodad, Xelef, Hatzarmabet, Jerah,

27 Hadoram, Uzal, Dikla,

28 Obal, Abimael, Xeba,

29 Ofir, Habila eta Jobab izan ziren.

30 Mexatik Zefar aldera dagoen lurraldean kokatu ziren, ekialdeko mendietan.

31 Horiek izan ziren Semen ondorengoak; leinu eta herri bakoitzak bere lurraldea eta hizkuntza ditu.

32 Horiek izan ziren Noeren semeen leinuak, nor bere ondorengo eta herrien arabera. Horiengandik sortu ziren herriak uholdearen ondoren eta hedatu munduan zehar.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50