Hasiera 49 EABD

Jakobek hamabi semeak bedeinkatu

1 Jakobek bere semeei deitu eta esan zien: «Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena iragar diezazuedan.

2 Zatozte eta entzun, ene semeok; entzun arretaz zeuen aita Israeli:

3 «Ruben, nire lehen-seme,nire indar,nire gizatasunaren lehen emaitza;zein ausart zaren eta indartsu!

4 Uholdea bezain oldarkoi,aitaren ezkontza-gelara sartu zara,zeure aitaren ohea lohituz.

5 «Simeon eta Lebi anaiakindarkeria erabiltzeko bat datoz.

6 Ez dut horien bilkuretanparte hartuko,ez naiz halakoekin elkartuko;haserre egonik gizonak hil dituzte,gogoak emanik zezenak txikitu.

7 Madarikatua hauen haserrea,benetan garratza!Madarikatua beren sumindura,benetan ankerra!Jakoben leinuen arteanditut banatuko,Israel osoan barreiatuko.

8 «Juda, zeure senideekgoretsiko zaituzte,etsaiei eskua erantsiko diezu lepoan,zeure aitaren semeakahuspeztuko zaizkizu.

9 Lehoi gaztea zu, Juda!Ehizatik heldu zara, seme!Makurtu eta luze etzaten dalehoiaren antzera,lehoi-emearen antzera.Nor ausartu aurre egitera?

10 Ez da Judarengandik aldendukoerrege-makila,ezta haren belaun artetikaginte-makila ere,hauen jabe dena etorri arte:herri guztiek diote honi obedituko.

11 Mahastian lotzen du bere astotxoa,mahatsondoan bere astakumea;ardotan garbitzen du soinekoa,mahats-zukuan soingainekoa.

12 Ardoak iluntzen ditu haren begiak,esneak zuritzen haren hortzak!

13 «Zabulon itsas hegian biziko da,itsasontzientzat portu;Sidoneraino hedatuko da.

14 «Isakar-ekukuiluan etzanik dagoenasto zamaria dirudi.

15 Atsedena gozoaeta lurraldea ederra zela ikustean,bizkarra makurtu du,zamak eramateko;esklabo-lanetara jarri da.

16 «Dan-ek bere herriadu gobernatuko,Israelgo beste leinuek bezala.

17 Dan, sugea bidean,sugegorria bidezidorrean;zaldiari orpotik heldu,eta zalduna hankaz gora doa.

18 «Jauna, zuk salbatu zain nauzu!

19 «Gad, lapurrek lapurtua,eta bera haien lapur.

20 «Axer, oparoa haren janaria,errege-jakien emaile.

21 «Neftali, orein-eme aske eta arina,ume ederren sortzaile.

22 «Jose, ubide ondoanlandare emankor,honen adarrak harresian gora.

23 Arkulariek haserrarazten dute,aurka jaikitzen, eraso egiten.

24 Baina uztaia tente,beso-eskuak lasaituak uzten dizkieJakoben Jainko indartsuak,Israelen artzain eta harkaitz denak.

25 Lagun izango duzuzeure aitaren Jainkoa;Jainko Ahaltsuakbedeinkatuko zaitu,zeru goreneko bedeinkapenez,itsas barreneko bedeinkapenez,bular-sabelen bedeinkapenez.

26 Zure aitaren bedeinkazioakantzinako mendienak baino hobeak,betidaniko muinoen irrika.Betoz Joseren buru gainera,senide artean aukeratuagana.

27 «Benjamin, otso odolzale,harrapakina du irensten goizean,hondarrak banatzen arratsean».

Jakoben azken nahia

28 Horiek dira Israelgo hamabi leinuak eta horixe aitak bere semeei esan ziena, nori bere bedeinkazioa ematean.

29 Gero, agindu hau eman zien Jakobek: «Laster hil eta neure arbasoekin elkartuko naiz. Ehortz nazazue neure gurasoen ondoan Kanaan lurraldean, Efron hititaren soroko harpean.

30 Harpe hau Makpela soroan dago, Mambre parean. Abrahamek hilobitarako erosia zion, soro eta guzti, Efron hititari.

31 Han ehortzi zituzten Abraham eta honen emazte Sara; han Isaak eta honen emazte Rebeka ere. Eta hantxe ehortzi nuen Lea.

32 Soroa eta bertako harpearen jabetza hititengandik lortu zuten».

33 Jakob, bere semeei agindu hauek emanik, berriro etzan zen ohean. Eta, azken arnasa emanez, bere arbasoekin elkartu zen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50