Hasiera 5 EABD

Adamengandik Noerenganainoko patriarkak

1 Hau da Adamen ondorengoen izen-zerrenda. Jainkoak gizakia egin zuenean, bere irudiko egin zuen.

2 Gizaseme eta emakume egin zituen, bedeinkatu eta «gizaki» eman zien izen egin zituen egun berean.

3 Ehun eta hogeita hamar urte zituela, Adamek semea izan zuen, bere antz eta irudikoa, eta Set eman zion izen.

4 Set izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

5 Beraz, guztira bederatziehun urte bizi izan ondoren, hil egin zen.

6 Ehun eta bost urte zituela, Setek Enox izan zuen.

7 Enox izan zuenetik, beste zortziehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

8 Beraz, guztira bederatziehun eta hamabi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

9 Laurogeita hamar urte zituela, Enoxek Kenan izan zuen.

10 Kenan izan zuenetik, beste zortziehun eta hamabost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

11 Beraz, guztira bederatziehun eta bost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

12 Hirurogeita hamar urte zituela, Kenanek Mahalalel izan zuen.

13 Mahalalel izan zuenetik, beste zortziehun eta berrogei urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

14 Beraz, guztira bederatziehun eta hamar urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

15 Hirurogeita hamabost urte zituela, Mahalalelek Jered izan zuen.

16 Jered izan zuenetik, beste zortziehun eta hogeita hamar urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

17 Beraz, guztira zortziehun eta berrogeita hamabost urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

18 Ehun eta hirurogeita bi urte zituela, Jeredek Henok izan zuen.

19 Henok izan zuenetik, beste zortziehun urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

20 Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

21 Hirurogeita bost urte zituela, Henokek Matusalem izan zuen.

22 Matusalem izan zuenetik, beste hirurehun urtez bizi izan zen, Jainkoak nahi bezala jokatuz, eta seme-alabak izan zituen.

23 Beraz, guztira hirurehun eta hirurogeita bost urtez bizi izan zen.

24 Jainkoak nahi bezala jokatuz bizi izan zenez gero, behin batean desagertu egin zen, Jainkoak eramanik.

25 Ehun eta laurogeita zazpi urte zituela, Matusalemek Lamek izan zuen.

26 Lamek izan zuenetik, beste zazpiehun eta laurogeita bi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

27 Beraz, guztira bederatziehun eta hirurogeita bederatzi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

28 Ehun eta laurogeita bi urte zituela, Lamekek semea izan zuen,

29 eta Noe eman zion izen. Honela zioen: «Honek kontsolatuko gaitu, Jaunak madarikaturiko lurra lantzeak dakarzkigun ahalegin eta nekeetatik».

30 Noe izan zuenetik, beste bostehun eta laurogeita bost urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.

31 Beraz, guztira zazpiehun eta hirurogeita hamazazpi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.

32 Bostehun urte zituela, Noek Sem, Kam eta Jafet izan zituen.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50