11 Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak belar hezea, hazidun landareak eta orotariko fruta-arbolak beren hazi eta guzti».Eta hala izan zen.
12 Eta lurrak orotariko hazidun landareak eta fruta-arbolak beren hazi eta guzti eman zituen. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
13 Honela, hirugarren eguna burutu zen.
14 Jainkoak esan zuen: «Izan bitez argizagiak zeru-sabaian, eguna eta gaua bereizteko, eta jaiak, egunak eta urteak ezagutarazteko.
15 Izan bitez zeru-sabaian lurrari argi egiteko».Eta hala izan zen.
16 Jainkoak bi argizagi handi egin zituen: handiena egunaren gain jartzeko eta txikiena gauaren gain. Eta izarrak ere egin zituen.
17 Zeru-sabaian ezarri zituen lurrari argi egiteko,