23 Ondoren, berrehun eta zazpi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
24 Hogeita bederatzi urte zituela, Nahorrek Terah izan zuen.
25 Ondoren, ehun eta hemeretzi urtez bizi izan zen, eta seme-alabak izan zituen.
26 Hirurogeita hamar urte zituela, Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.
27 Hona hemen Terahen ondorengoak:Terahek Abram, Nahor eta Haran izan zituen.Haran Loten aita izan zen.
28 Haran bere sorterrian, kaldearren Ur hirian, hil zen, oraino bere aita bizi zela.
29 Abramek eta Nahorrek emazteak hartu zituzten: Abramenak Sarai zuen izena eta Nahorrenak Milka, Haranen alaba eta Jiskaren ahizpa.